
BM Supermerkatuak
Andoainek badu beste BM bat
Gaur irekiko dugu BM beste frankizia bat, Andoainen (Gipuzkoa). Zumea plazako 4. zenbakian dago denda berria, eta 290 metro koadroko saltokia du.
Andoaingo bizilagunei kalitatezko produktu-sorta eskaintzeko helburuz irekiko ditu ateak establezimendu berri honek. Horretarako, 4.000 erreferentzia izango ditu eta, horien artean, nabarmentzekoak dira harategiko eta urdaitegiko produktu ontziratuak, zerbitzu libreko fruta sekzioa eta ogi-labea.
Sei profesionalez osatutako lantaldea arduratuko da denda berri honetaz; trebakuntza jaso dute seiek BM eredua ezar dezaten, produktu-sortaren, zerbitzuaren eta produktu freskoen kalitatean oinarritzen dena. Astelehenetik igandera, 08:00etatik 22:00etara egongo da irekita supermerkatua.
Denda berri hau irekita, beste urrats bat egin dugu 2024rako aurreikusitako hedapen-planean, eta beste bultzada bat eman frankiziaren garapenari: 28 establezimendu ireki dira dagoeneko.