Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Amurrion inauguratu dugu Arabako lehen BM denda

BM Supermerkatuek  BM Shop BM Shop berria inauguratu dute, gaur, Amurrion. Arabako lehen frankizia da. Supermerkatuak filosofia hau du oinarritzat: produktu-kalitatea, zerbitzu-bikaintasuna eta produktu freskoa eta bertakoa.

Intxaurdio kaleko 2 zenbakian dago eta dendako arduradunak, banaketa-sektorean 35 urtetik gorako esperientzia dutenak, berriki hasi dira Bizkaian jada martxan dagoen BM Shop formularekin lanean. Hamabi pertsonek osatzen dute lantaldea eta BM Supermerkatuetan lan egiteko prestakuntza espezifikoa jaso dute.

Amurrioko BM denda berriak 380 m2-ko salmenta-azalera du eta hainbat atalez osatua dago: harategiko, urdaitegiko eta arrandegiko salmahaiak, saltzaileekin; okindegia saltzailearekin eta labe propioarekin, fruta- eta barazki-salmahaiak; arrain ontziratuak eta izoztuak, etab.

Dendan 6.000 marka ezberdin aurki badaitezke ere, baserriko eta sasoiko produktuek dute lehentasuna: Euskaber markako uraza, patata, porruak, aza, kuia eta baserriko arrautzak; inguruko abeltzain txikien txahalkia; Lumagorri oilaskoa; Bertako Untxia; BM Bertako Idiazabal gazta eta bertako sagardoa, txakolina eta garagardoa. Etxez etxeko zerbitzua ere badago, 8:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera, eta 8:30etatik 14:30etara, larunbatetan.

BM Shop

Frankizia honek BM Supermerkatuen eredua beste formaturik onartzen ez duten auzoetara eta zonetara hurbiltzea du xede eta tokian tokiko ekintzaileei beren negozioa martxan jartzeko aukera ematen die.

Dagoeneko 15 denda daude Euskadin, Kantabrian, Asturiasen, Errioxan eta Nafarroan, eta 2021an zehar 10 denda berri irekiko direla aurreikusi da.