Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Aldea Dago aldizkaria

Aldea Dago aldizkaria: Gabonetako ale berezia dagoeneko zure dendan

Oso egun bereziak datoz eta hasi dira Gabonetako menuak prestatzeko buruhausteak.
Badakigu lan handia eskatzen duela Gabonetako bazkari eta afari hauetako xehetasun guztietan pentsatzeak. Horregatik, zu laguntzera erabaki dugu eta Aldea Dago aldizkariarekin lana asko erraztuko dizugu: Gabonetako ale berezia.

Egutegian horren bereziak diren egun hauetan prestatzeko plater eta errezeta bereziei buruzkoa da. Gabonetako ale berezi honetako edukien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Gabonetako hiru menu prestatzeko ideiak.

  • Aldez aurretik prestatu eta egun berezi horietan, sukaldean sartuta egon gabe, gozatu ahal izateko platerak.

  • Hainbat entsalada-aukera.

  • Azkenburuko eta gozoen gehigarri bereziak, zure menuari azken puntua emateko.
  • Neguko barazkiak.

  • Tolosako Casa Eceiza enpresa mitikoari buruzko erreportajea. Enpresa hori bere teila eta zigarrotxoei esker da ezaguna, baina bere hormen barnean harribitxi asko dago gorderik.

  • Elkarrizketa Axpen (Bizkaian) dagoen Etxebarri Erretegiko Victor Arginzonizekin.

Gogoan izan aldizkaria doakoa (*) dela, BM txartelaren titularrentzat. Ale bat banatuko da BM txarteleko.

Gabonetako menua prestatzea askoz ere errazagoa izango zaizu BM Supermerkatuen laguntzarekin!

*BM txartelaren titular ez direnen kasuan, edo lagun edo senideei oparitzeko ale gehiago nahi izanez gero, aldizkaria kutxan 2,5€ ordainduta eskura daiteke.

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.