Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

ZOZKETA

AIMAR DEL POZOREN ALDEKO ZOZKETAREN TXARTEL IRABAZLEA

Saria eman diogu Aimar del Pozoren aldeko zozketaren txartel irabazleari.

6148 izan da zenbaki saritua (2021eko abenduaren 22ko Gabonetako Zozketa Bereziaren lehen sariaren azken lau zifrak) eta Muskizko BM supermerkatuan saldu da, San Martin industrialdean.

Irabazleak bere ohiko supermerkatuan jaso du saria, Amaia Guenetxeren (Aimarren ama), Alicia Llorenteren (BM Muskizko bigarren arduraduna) eta Gorka Garcia Barturenen (Bizkaiko denden kudeaketako burua) eskutik. Sariak BM supermerkatuetako kalitate goreneko produktuen saski bat, asteburuko ihesaldi bat eta spa-zirkuitu bat hartzen ditu barne.

BM Supermerkatuetako bezeroen elkartasunari esker, 14.330 € bildu dira eta zenbatekoa onuradunari helarazi zaio oso-osorik.