
BM ALDEA DAGO
Aimar del Pozoren aldeko zozketarako txartelak
Aurten ere, Bizkaiko BM supermerkatu guztiek 5 €-ko txartelak izango dituzte salgai, Aimar del Pozo Sopelako (Bizkaia) gaztearen aldeko zozketarako. Tetraparesia (paralisi ez-osoa lau gorputz-adarretan) du eta borrokalari honen bizi-kalitatea hobetzea da zozketaren helburua.
Txartel bakoitzak bi zenbaki ditu eta 2022ko abenduaren 22ko Gabonetako ezohiko zozketako lehen sariaren azken 4 zenbakiekin bat egiten duena izango da irabazlea.
Irabazleak gabonetako saski bat, asteburu-irteera bat eta spa+masaje erlaxazio-zirkuitu bat irabaziko ditu.
Eskerrik asko zure elkartasunagatik.