91 tona elikagai behartsuenentzat
Pasa den maiatzaren 30 eta 31n Uvesco taldeak BM eta SUPER AMARA supermerkatuetan burututako kanpainari esker 91.000 kilo elikagai bildu dira Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Kantabriako Elikagaien Bankuei banatuko direnak.
Zalantzarik gabe, kantitate honek zailtasun ekonomikoak dituzten familiei lagundu ahalko die, beraien premiazko beharrak asetzen lagunduko baitie. Hau guztia ez litzateke posible izango gure bezeroen laguntzarik gabe, beraz, lerro hauen bitartez gure bezero guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu gehien behar dutenekiko adierazitako elkartasunarengatik.
Jarraian kanpainaren garapenari buruzko bideoa ikus daiteke gure supermerkatuetako batean: