Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

2025eko Euskaraldiarekin bat egin dugu

BM Supermerkatuok berretsi egin dugu Euskaraldia ekimenaren aldeko gure babesa. Aurten ere bat egin dugu ekimen honekin erakunde laguntzaile gisa, euskara gehiago entzun dadin gure kale, enpresa eta etxeetan.

Maiatzaren 15etik 25era egingo da ekimenaren laugarren edizioa, eta milaka pertsona mobilizatuko ditu egunerokotasunean euskararen erabilera bultzatzen. Proposamena sinplea da: euskara ulertzen edo hitz egiten dutenek, erabil dezatela gehiago. Horretarako, bi rol hauen artean aukera dezakete parte-hartzaileek:

  •  ‘Ahobizi’: ulertzen dutenekin, beti euskaraz hitz egitea.
  •  ‘Belarriprest’: besteek euskaraz hitz egin diezaioten eskatzea (hitz egin ez arren, edo beti euskaraz erantzun ez arren).

Euskadin errotutako enpresa den aldetik, BM Supermerkatuok lehenengo ediziotik ari gara Euskadiko kultura-ondarea indartzea bilatzen duen ekimen hau babesten. BM osatzen dugun pertsonok modu aktiboan parte hartzen dugu ekimenean, eta aurten, esperientzia are aberasgarriagoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin nahi dugu.

Euskaraldia euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorako pertsona guztiei irekita dago; ez da beharrezkoa maila aurreratua izatea. Ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, Euskaraldiaren webgune honetatik egin dezakezu.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.