
2015eko balantzea
2015eko gure balantzea
Amaitzera doa 2015. Urtea, eta balantzea egiteko garaia da. Zorionekoak sentitzen gara zuen konfiantza daukagulako; horregatik, 2015. urte honetan, zuen leialtasuna eskertzeko hainbat ekintza egin dugu.
BM Supermerkatuek kirola eta bizimodu osasungarria babesten dute. Gure babesletzen artean, BM Bilbao taldearena dago (Club Bilbao Atletismo Santutxu), emakumezkoen atletismo taldea eta eskola. Arrakasta handiko taldea da gaur egun.
Badakigu zuei ere gustatzen zaizuela kirola; horregatik, amaitzera doan urte honetan zehar, hainbat lasterketetarako dortsalak zozkatu ditugu. Besteak beste, Liencresetik Santanderrerako Trail Senda Costera, Donostiako eta Gasteizko Maratoi Erdietarako, Mello Sarirako, Bilbao Night Maraton lasterketarako eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako San Silbestre eguneko hainbat lasterketetarako.
Hainbat denda berri ireki eta beste hainbat egokitu ere egin ditugu 2015. urte honetan, eta hori ere ospatu nahi izan dugu zuekin. Bilbon, Poza Lizentziadunaren kaleko denda egokitu dugu, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako egokitutako Euskadiko supermerkatu bakarra. Urkixo Hiribidean denda berria inauguratu dugu, eta abenduaren 17an ospatu dugu azkeneko inaugurazioa, Agirre Lehendakariaren kaleko supermerkatuarena; Bilboko dendarik handiena da. Erandioko Astrabudua auzoak ere badauka bere BM supermerkatu berria. Iruñean, Iturrama auzoko BM supermerkatua ireki dugu, eta Gasteizen Guridi zinema-aretoak zeuden tokian zabaldu dugu supermerkatu berria. Kantabriarrek ere badute denda berria, Solaresen.
Urte osoan zehar, hainbat promozio eta ekintza berezi jarri dugu zuen esku, nolabait, zuen leialtasuna eta maitasuna itzultzeko asmoz. Kanpaina arrakastatsuenetako bat Orgak Doan kanpaina izan da; 3.500 orga banatu genituen gure supermerkatuetan.
Aurtengo berrikuntzarik garrantzitsuenetako bat izan da gure online denda irekitzea, eta herri gehiagotan zehar hedatzen joango da 2016. urtean zehar.
Eta, jakina, aurten abian jarri ditugun kanpaina solidarioetan egin dituzuen ekarpenak direla eta, eskerrak eman nahi dizkizuegu. 35.000 € baino gehiago bildu genuen Unicef erakundeari laguntzeko kanpainan, eta marka guztiak hautsi genituen Elikagaien Bankurako Elikagaien Bilketa Handian. Ikaragarria izan da!
Eskerrik asko guztioi 2015. urte honegatik! Zuen zain izango gaituzue 2016an ere!