
Familia
150 euroko baleak Hirukideko Familia Ugarientzako
BM Supermerkatuek Hirukide Familia Ugarien Elkartearekin daukan lankidetza esparruaren barruan, elkarteko familiei 3 deskontu-bale eman genizkien abenduan.
Bale bakoitzak 150 euroko balioa zeukan eta Hirukide Elkarteak berak zozkatu zituen bere bazkideen artean.
Horixe da Euskadiko familia ugariei laguntzeko helburuz BMk egiten dituen lankidetzako ekintza ugarietako bat. Gogora dezagun, bide batez, Familia Ugarientzako Txartel bereziarekin, % 5eko deskontua eskaintzen dugula txartel horren erabiltzaileen erosketa guztietan; baita bestelako promozioak eta opari bereziak ere. Eta zure BM Txartela Hirukide txartelarekin lotuta baldin badago, zure erosketaren % 1 Elkarteari laguntzera bideratuko dugu.