Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Elikadura osasungarria

Ogiak kalte egiten dit: zeliakoa ote naiz?

Diagnostikatutako paziente zeliakoek oso argi dute zeliakoak direla, ondo dakite ez dutela lau zereal hauetako batere jan behar: garia, garagarra, zekalea eta oloa, ezta zereal horiek dituen edo horietatik eratorritakoa den produkturik ere.

Oro har, glutenarekiko erreakzio baten ondorioz heste meharraren estalduraren kalteak eragindako gaitza da zeliakia.Gaur egun, badituzte elkarteak, osasun arloko profesionalak eta nutrizionistak, beren arazoaren inguruko informazioa eman eta beren dieta nolakoa izan behar den azaltzen dietenak.

Alergia edo intolerantzia baten gauza bera al da?

Gaur egun, badakigu ez dela komenigarria irin findu gehiegi jatea eta aukeran hobe dela irin integralak jatea, digestio hobe baterako. Irin aukera zabala dago, nahiz eta pertsona bakoitzari modu ezberdinean eragingo dioten, digestioari dagokionez: batzuei hobeto etorriko zaie ore amarekin egindako ogia legamiarekin egindakoa baino, eta gauza bera gertatzen da beste zereal batzuekin egindako ogiekin (zekalea, espelta, oloa, etab.).

Baina horrek ez du esan nahi zeliakoak garenik edo gariarekiko intolerantziarik dugunik, ez ditugu kontzeptuok nahastu behar. Azal dezagun kontzeptu hauen esanahia: Elikagaiekiko alergiak, intolerantziak eta gaixotasun zeliakoa.

  • Elikagaiekiko alergia: Elikagai batean dagoen substantzia baten aurreko gehiegizko erantzun bat da; jatorri PROTEIKOA izan ohi du, eta substantzia horrekiko kontaktuak askotariko sintomak sor ditzake, hala nola, azkura, orbanak, dermatitisa, betazalen hantura, diarreak, baita shock anafilaktikoak ere (azken hori larrialdi medikotzat jotzen da). Jakiekiko alergia ohikoenak dira arrautzaren proteinarekikoak, esnearekikoak, arrain, itsaski, fruitu lehor, zenbait fruta eta anisakiekikoak.
  • Elikagaiekiko intolerantzia: Elikagai jakin batzuk kontsumitzen direnean sortzen den erreakzio kaltegarria da; ez dago sistema immunearekin lotuta, baizik eta entzimaren baten defizitak sortutakoak izan ohi dira. Oro har, azukreren bat izaten da. Digestioarekin lotutako sintomak izan ohi dituzte: diarreak, astuntasuna, haize-minak… Laktosarekiko (esnearen azukrea) intolerantzia da adibide tipikoa.
  • Gaixotasun zeliakoa: Glutenarekiko intolerantzia ere deitzen zaio (horregatik nahasten da elikagaiekiko intolerantziekin); zenbait zerealetan (garia, garagarra, zekalea eta oloa) dagoen proteina bat da glutena. Oinarri genetikoko gaixotasuna da, eta ezaugarri kliniko orokor batzuen parte izan ohi da, edo beste arazo autoimmune batzuekin batera azaltzen da. Glutenarekiko kontaktuak erantzun immune bat eragiten du, alergiaren kasuan sortzen den erantzunaren bestelakoa, eta hainbat organo eta sistema kaltetzen ditu, ez bakarrik hestea. Digestio-arazoak gogaikarriak izan ohi dira beraientzako, baina izan ditzaketen arazoen artean txikienak dira.

Laburbilduz:

1-      Badakigu ez dela komeni gari-irin findu gehiegi jatea. Osasungarriagoak dira zereal integralak… Batzuek beste batzuek baino hobeto etorriko zaizkigu, baina horrek ez du esan nahi gariarekiko intolerantzia dugunik edo zeliakoak garenik.

2-      Ez ditugu nahastu behar ondorengo kontzeptuok: elikagaiekiko alergia, intolerantzia eta gaixotasun zeliakoa.

3-      Gaixotasun zeliakoa oinarri genetikokoa da, eta glutenarekiko kontaktuak erantzun immune bat eragiten die zeliakoei, digestio-sistemaz gain beste organo eta sistema batzuk ere kaltetzen dituena.

BM Supermerkatuek, gainera, hainbat hitzarmen ditu Kantabria, Nafarroa, Euskadi eta Madrilgo zeliakoen elkarteekin, gaixotasun hori duten pertsonek % 5eko deskontua izan dezaten beren erosketa guztietan.

Marta aguirre   Dra. Marta Aguirre. Nutrizioa y Medikuntza estetikoa