1· COOKIEN ERABILERA
www.bmsupermercados.es webguneak cookieak erabiltzen ditu; cookieak web-zerbitzari baten bitartez hainbat helburutarako bidaltzen diren fitxategiak dira.
www.bmsupermercados.es webguneak informaziorako sarbidea errazteko eta pertsonalizatzeko erabiltzen ditu cookieak; adibidez, informazio hori aukeratutako dendako eskaintzak edo BM kontuko puntu-saldoa izan daiteke.
Erabiltzaileak cookien instalazioa jakinarazteko eta ez onartzeko konfigura dezake bere nabigatzailea; dena den, hori eginez gero, litekeena da erabiltzaileak hainbat eduki edo zerbitzutarako sarbiderik ez izatea.
Erregistratutako erabiltzaileek, saioa hasitakoan, beren BM kontuari buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute cookietan bildutako datuei esker. Erabiltzaile horiek baimena ematen dute informazio hori adierazitako helbururako erabiltzea; dena den, cookien erabilera ez onartzeko edo desgaitzeko eskubidea izango dute.
2· COOKIEAK: MOTAK ETA FUNTZIONAMENDUA
Saioko cookieak
Saioko cookieak erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean iraungi eta ezabatzen dira. www.bmsupermercados.es webguneko cookieak era horretakoak dira. Salbuespen bakarra erabiltzaileak cookie-politika onartu duela biltzen duena da, hori modu iraunkorrean biltegiratzen baita.
www.bmsupermercados.es webguneak biltzen dituen cookieak honako helburu hauetarako erabiltzen dira:
• Aukeratutako denda biltzea, denda horri lotutako eskaintzan erakusteko.
• Formularioetan sartutako datuak aldi baterako biltzea, datu horiek baliozkotzeko eta baliozkotze-errorerik gertatuz gero, datuak berriz sartu behar ez izateko.
• BM kontura sartzean sortzen diren saio-datuak biltzea, erabiltzailea modu anonimoan kontu bati lotu eta hark eskatzen duen informazioa erakusteko.
• Nabigaziorako aukeratutako hizkuntza biltzea, edukiak dagokion hizkuntzan erakusteko.
• Cookie-politika hau onartu izana biltzea, erabiltzaileak politika hori aldez aurretik onartua badu, cookien erabilerari buruzko oharrik berriz ere ez emateko erabiltzaileari.
Cookie iraunkorrak
Cookie iraunkorrak definitu diren moduaren arabera iraungi eta desagertzen dira.
www.bmsupermercados.es webguneak Google Analytics eta Google Maps erabiltzen ditu denden kokapen-mapak erakusteko eta webgunerako bisiten jarraipena egiteko.
Aplikazio horiek beren cookie propioak gordetzen dituzte, eta www.bmsupermercados.es webguneak ez du horien gaineko inolako kontrolik. Googlek du cookie horien erantzukizuna; horrez gain, cookie-politika propioa du, hemen kontsulta daitekeena: http://www.google.es/intl/es/policies/privacy/
Hirugarren baten publizitate Cookieak
BM Supermerkatuak webguneak aukera ematen die iragarleei iragarkiak aurkezteko hirugarren baten bitartez (“Ad-Servers” deiturikoak). Horrela, hirugarren horiek Erabiltzaileen nabigatzaileetan jatorria duten Cookieak (BM Supermerkatuen Zerbitzuetatik bidali direnak) gorde ditzakete, bai eta Cookie horietan gordeta dagoen informaziora sartu.
Portaera-publizitaterako cookieak
Hirugarren batzuen cookieak dira, editoreak web-orri batean, aplikazio batean edo eskatutako zerbitzua egiten duen plataforma batean txertatu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen dutenak. Cookie horiek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute, haien nabigazio-ohituren behaketa jarraituaren bidez. Hartara, horren araberako publizitatea erakusteko profil bat gara daiteke.
Sesio-grabaketarako cookieak
Jakinarazten dizugu aukera dagoela gure onlineko dendan egiten duzun nabigazioari buruzko informazioa gordetzeko Hotjar tresnaren bitartez, zeinaren bidez erabiltzaileen portaera azter baitaiteke. Helburua ez da inola ere onlineko erosketaren prozesuan sortzen diren datu pertsonalak tratatzea, baizik eta gure webgunearen diseinua eta erabilgarritasuna hobetzea eta hura erabiltzeko zailtasunak ekiditea, zure beharretara hobeto egokituz. Zure nabigazio-jarduerari buruzko informazioa gordetzeko aukera desgaitu dezakezu hemen: https://www.hotjar.com/legal/compliance/opt-out
3· NOLA DESGAITU COOKIEAK
Ohikoa izaten da nabigatzaileko cookieak onartzeari utzi ahal izatea edo zerbitzu jakin bateko cookieak onartzeari utzi ahal izatea.
Nabigatzaile moderno guztiek ematen dute cookie-konfigurazioa aldatzeko aukera. Egokitzapen horiek zure nabigatzailearen menuko ‘aukerak’ (opciones) edo ‘hobespenak’ (preferencias) eremuetan egin ahal izaten dira.
Nola desaktibatu cookieak nabigatzaile nagusietan:
Internet Explorer: Tresnak (Herramientas) -> Internet aukerak (Opciones de Internet) -> Pribatutasuna (Privacidad) -> Konfigurazioa (Configuración).
Informazio gehiagorako, Microsoften euskarria edo nabigatzaileko laguntza kontsulta ditzakezu.
Firefox: Tresnak (Herramientas) -> Aukerak (Opciones) -> Pribatutasuna (Privacidad) -> Historia (Historial) -> Konfigurazio pertsonalizatua (Configuración Personalizada).
Informazio gehiagorako, Mozillaren euskarria edo nabigatzaileko laguntza kontsulta ditzakezu.
Chrome: Konfigurazioa (Configuración) -> Bistaratu aukera aurreratuak (Mostrar opciones avanzadas) -> Pribatutasuna (Privacidad) -> Edukiaren konfigurazioa (Configuración de contenido).
Informazio gehiagorako, Googlen euskarria edo nabigatzaileko laguntza kontsulta ditzakezu.
Safari: Hobespenak (Preferencias) -> Segurtasuna (Seguridad).
Informazio gehiagorako Applen euskarria edo nabigatzaileko laguntza kontsulta ditzakezu.
Cookieak desgaituz gero, zenbait funtzionaltasun ere desgaituko dira, hala nola identifikatuta egotea, BM kontuko informaziorako sarbidea izatea edo eskaintzetarako sarbidea izatea.