Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

BM, aldea dago

Erosketa ORAIN erosoagoa Errezeten bideoak BM Txartela

2017 abu 31BM errezeta

Untxia tenpuran

OSAGAIAK

(4 pertsonarentzat)
1 untxi, zati ertainetan zatitua
1 atal baratxuri
½ sorta perrexil
Oliba-olioa, frijitzekoa, URZANTE

Tenpura egiteko:
100 gr gari-irin, GALLO
100 gr arto-irin, DIET
250 gr ur
1 koilarakada legami-kafe, ROYAL
Gatza

Saltsa egiteko:
200 gr tomate-saltsa, HELIOS
20 tanta tabasko
1 sorta tipula-hazi
20 ml oliba-olio birjina, ALMAZARA DE TUDELA

PRESTATZEA

Baratxuria eta perrexila xehatuko ditugu, untxiarekin nahastu eta marinatzen utziko dugu 30 minutuz.

Bitartean, tenpura prestatuko dugu. Horretarako, irinak ur hotzarekin, legamiarekin eta gatzarekin nahastuko ditugu.

Saltsa egiteko:
Tipula-hazia xehatu, eta tomatesaltsarekin, tabasko tantekin eta olibaolio birjinarekin nahastuko dugu.

Untxi zatiak irinetik eta, gero, tenpuratik pasako ditugu. 160 gradutan dagoen oliotan frijituko ditugu, zatiak urre-kolorekoak eta kurruskari egon arte.

Paper xurgagarrira aterako ditugu, eta katilu batean jarritako saltsareki zerbitzuko ditugu.

PREZIOA: ERTAINA
DENBORA: 45’
ZAILTASUNA: 8/10
OSASUNGARRIA: 6/10