Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Uda ondoren itzuliko gara

“Bokata bat zure motxilan” ekimenaren seigarren edizioaren lehenengo zatia amaitu dugu. Agurtzeko, aste honetan, “La Salle” ikastetxea bisitatu dugu Los Corrales de Buelna udalerrian (Kantabria). Han, festa batekin hartu gintuzten, ikastetxearen 25. urteurrena ospatzen ari baitziren. Bideoa ikustekoa da, batukada batekin girotu zuten merienda.

Nafarroara ere bidaiatu genuen, zehazki, Tuterara; han, Monte San Julian eskola bisitatu genuen. 300 ikasle inguruk hartu zuten ogitartekoa eta, bideoan ikusi ahal izango duzuenez, meriendan gozatu egin zuten.

Orain, atseden hartzea eta udaz gozatzea dagokigu, baina eskolara itzulerarekin, hor izango gaituzue lanerako prest aita-amak eta neska-mutikoak egunero merienda osasungarria hartzeak duen garrantziaz konbentzitzen jarraitzeko. Itzulera arte!

 

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.