Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Telefono bidez erosketa egiteko aukera, 70 urtetik gorako pertsonentzako

Salbuespen modura, erosketak telefonoz egiteko zerbitzua jarri dugu abian BM Supermerkatuetan, 70 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dagoena bai eta arrisku taldekoei, supermerkatura joan beharrik gabe egin ditzaten erosketak. Neurri horrekin, arrisku handieneko kolektibo horri etxetik irten beharrik ez izateko aukera eman nahi diogu, Osasun Ministerioaren jarraibideak kontuan hartuta.

Zerbitzu honek eskariak demasa izaten ari ditu. Horregatik, zerbitzua sendotu dugu pertsona gehiago ardura daitezen. Aurrez aurre ditugun zailtasunez kontziente gara, eta horiek profesionaltasunez eta ardura handienarekin ekiten saiatuko gara.

Doako zerbitzua da BM Txartela duten bezeroentzako*, eta ondorengo hirietan jarri dugu abian: Donostian, Bilbon, Gasteizen, Santanderren, Iruñean eta Logroñon, Irun, Getxo, Boadilla eta Villalban. 

Gaur egun hondorengo lekuetan ere zerbitzua ematen gabiltza:

Kantabria: Bezana, Camargo, Castro Urdiales, Liencres, Maliaño eta Pielagos.

Nafarroa: Ansoain, Beriain, Berrioplano, Burlada, Mutilva, Sarriguren, Villava eta Zizur.

GipuzkoaAndoain, Azkoitia, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Lasarte, Tolosa, Urnieta, Villabona, Zarautz, Oiartzun eta Pasaia.

Bizkaia: Barakaldo, Basauri, Berango, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao,  Gernika, Mungia, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopelana, Trapagaran, Leioa eta Zierbana.

Erosketa egiteko, 900 555 300 telefono-zenbakira deitu dezake kolektibo horrek astelehenetik ostiralera 09:00ak eta 15:00ak bitartean eta 9:00etatik 14:00etara larunbatetan. Etxean jasoko dute erosketa hitzartutako epean. Ordainketa kreditu txartelarekin egingo da, erosketa jasotzerako orduan. Erosketa hauen entrega lehenetsiko da, kateak erosketak etxera eramateko dituen gainerako zerbitzuen aurretik.

*Gutxieneko erosketa, 60€. Bidalketa doan izateko, erosketak 80€tik gorakoa izan behar du.