Zainduz Bizi Kids

MANTEDU DEFENTSAK ALTU Adituak bat datoz elikadura anitza eta osasungarria dela osasuntsu mantentzeko aukerarik onena. Hala eta guztiz ere, gure immunitate-sistema mantentzen eta hobetzen gehien lagunduko diguten elikagaietan jar dezakegu gure begirada. Barazki laranjak eta berde ilunak: landare berdeek (ziazerbak, letxuga eta aza esate baterako) eta barazkiek (kalabaza, azenarioa eta arto horia esate baterako) A bitamina asko dute. A bitamina oinarrizko antioxidatzailea da zelula-mintzak mantentzeko, baita azalekoak, digestio-sistemarenak eta genitourinariorenak eta ikusmeneko mintzak mantentzeko ere. Fruta (bereziki zitrikoak): immunitate-sistemak ondo funtzionatzea sustatzen duen C bitaminan (azido askorbikoa) aberatsak dira. Zerealak, artoa eta fruitu lehorrak: E bitamina dosi handiak dituzte. E bitamina antioxidatzaile bikaina da. Endekapen makularra saihesten dute eta linfozitoak ugaritzen, immunoglobulinak eta Natural Killer zelulak ekoizten laguntzen dute. Azken horiek organismoko eragile patogenoak ezabatzen dituzte. Ziazerbak, fruitu lehorrak, perrexila, esnekiak eta haragia: glutaminan aberatsak dira. Aminoazido hau eskeleto-giharrean sintetizatzen da eta zelula immuneen funtsezko energia-substraktua osatzen dute. Hesteetako mukosaren lodiera handitzen du eta IgA-ren (inmunoglobulina A) sintesiari laguntzen dio, arnasketa-traktuaren immunitatea hobetuz; izan ere, bakteriak ezabatzen esku hartzen du. Era berean, onuragarria da estresaren eta insomnioaren kontra ere. Arrain koipetsuak, arrautzaren gorringoa eta txanpiñoiak: D bitaminan aberatsak dira. D bitamina oinarrizkoa da hezurraren metabolismorako eta ezinbestekoa da beste prozesu batzuetan, hauetan esate baterako: giharretako funtzioa, sistema kardiobaskularra eta buruko garapena. Hormona gisa jarduten du, hanturazko prozesuak murriztuz. Jogurta eta gazta: Digestio-infekzioak eta infekzio genitourinarioak saihesten dituzten probiotikoak dituzte; izan ere, mukosen babes-barrera sendotzen dute mikroorganismoen sarrera eragotziz. Melioko mediku taldeak eta adituek sortutako gidatik ateratako datuak . DEFENTSAK ALTU MANTENTZEKO EL I KAGA I MULTZOEN ONURAK

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=