ALDEA DAGO

Prestaketa: Nahasi ondo osagai lehor guztiak, hots: irina, jengibrea, legamia, kanela eta iltzea. Irabiatu giro-tenperaturan dagoen gurina eta azukrea, guztiz desagertu arte. Erantsi eztia edo melaza eta arrautza, eta, azkenik, irin eta espezien nahasketa. Ahalik eta nahasketa homogeneoena lortu behar dugu . Itsaskorregi geratzen bada, irina gehitu diezaiokegu trinkoago eta maneiagarriago geratu arte. Hozkailuan utzi pare bat orduz. Ondoren, zabaldu arrabolaren laguntzaz (hautseztatu irin pixka bat ez itsasteko), moztu ore-ebakitzaile bat erabiliz pertsonatxo forma emanez. Jarri labeko paperaren gainean eta egin labean 10 minutuz 180 gradutan. Hozten utzi eta nahieran apaindu. Osagaiak, lau lagunentzat: 500 g irin Legami hauts zorro erdi Koilarakadatxo 1 jengibre ehotu 2 koilarakada kanela ehotu Koilarakada 1/4 iltze ehotu 40 g gurin, giro- tenperaturan 50 g Acor azukre beltz Arrautza handi 1 40 g ezti Jengibrezko galletak Prestaketa: Berotu labea 260 gradutan. Berotu mikrouhin labean 100 g txokolate zopa koilarakada bi ur eta gurina gehituta minutu eta erdiz 500Wtan. Irabiatu arrautzak azukrearekin eta gehitu irina. Gehitu urtutako txokolatea eta nahastu ondo txokolate beltzezko coulant bikaina lortzeko. Busti banakako molde batzuk gurin pixka batekin eta hautseztatu irinez. Isuri coulant azkenburukoaren nahasketa moldeetan, herena bete arte. Erabili ez dugun txokolate barratxoa 4 zatitan moztuko dugu. Jarri zati bana moldeetan eta estali gainerako nahasketarekin. Sartu moldeak labean 7-8 minutuz eta zerbitzatu atera bezain pronto. Osagaiak, lau lagunentzat: 150 g azkenburuetarako Nestlé txokolate beltza 3 arrautza 80 g azukre 50 g gurin Koilarakada 1 irin Andere-mahatsa apaintzeko Txokolate beltzezko coulanta KALITATEA ETA AURREZKIA ELKARREKIN Birrindu galleten ebakinak, dotore geratu ez zaizkizunak, eta aprobetxatu beste azkenburuko batzuk apaintzeko edo pastel baten oinarria egiteko. 64 65

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=