ALDEA DAGO
SUKALDEAN UMEEKIN ukaldean denontzat dago lekua. Baita umeentzat ere. Izan ere, umeentzat leku aparta izan daiteke sukaldea dibertitzeko eta baita ikasteko ere. Etxeko txikienek sukaldean aritzeko aukera izateak bizitza osorako onurak ekartzen dizkie. Eta, zalantza barik, oporraldiak -Gabonetakoa barne- sukaldean aritzeko aitzakia bikaina dira. Jatekoa elkarrekin prestatzea aitzakia ezin hobea da elkarrekin denbora pasatzeko, behar duten arreta emateko eta, aldi berez, hezteko ere. Gainera, sukaldean aritzeak sormen lan handia eta irizpide estetiko indartsuak izatea eskatzen du. Horregatik ume askorentzat osomotibagarria besteek gustuko izango dituzten platerak prestatzea eta euren autoestimua indartzeko balio die, gainera. Bestalde, sukaldean denbora emateak osasuntsu jaten irakasteko aukera aparta ematen digu. Euren gustu gastronomikoak zabaltzeko aukera ere ematen du. Esperimentatu eta aprobetxatu une hori osagai berriak probatzeko. Eta hori guztia gutxi balitz bezala, etxeko tresna seguruekin praktikatuz txikienek koordinazioa etamotrizitate fina hobetu ditzakete, baita bost zentzumenekin lan egiteko gaitasuna ere. Terminoak, neurriak eta kantitateen dosifikazioa ikasteakmatematika ulertzen lagunduko die eta haurtzarotik pentsamendu logikoa garatzea erraztuko du. SUKALDEANARITZEARI ESKER TXIKIENEK KOORDINAZIOAHOBETZEN DUTE ETA PENTSAMENDU LOGIKOA GARATZENDUTE. Horregatik, ez dago umeekin janaria prestatzeko denbora ateratzea baino hoberik taldean lan egitearen garrantziaz jabetu daitezen. Zalantzarik gabe, ederto pasatuko dute eta egun horiekmaitasun osoz hartuko dituzte gogoan. S 63
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=