ALDEA DAGO

Koktelak etxean Sex on the beach: Vodka, melokotoi likorea, laranja zukua eta ahabia zukua Negroni: Bermuta, Campari, Ginebra French 75 Ginebra, limoi zukua, cava eta azukre jarabea. Limoi azala eta, apaintzeko, gerezia (aukerakoa) Prestaketa: Nahastu likoreak eta zukua koktel-ontzi batean. Eragin indarrez eta bota dena izotzez betetako edalontzi batean. Amaitzeko, jarri laranja freskoa, atala edo xerra bat, nahieran. Azkenik, gehitu andere- mahatsen bat. Prestaketa: Tradizioz, zuzenean nahasten dira osagaiak edalontzian bertan, baina koktel-ontzi bat ere erabil daiteke. Nahasketa eginda, izotz gainean zerbitzatu behar da edalontzi baxu eta zabal batean. Gehitu laranja disko bat eta, amaitzeko, laranja twist bat. Prestaketa: Jarri osagai guztiak koktel-ontzian, xanpaina izan ezik, eta gehitu izotza. Eragin gogoz eta zerbitzatu cava kopa batean. Bete kopa cavaz. Apaintzeko erabili limoi azala eta zerbitzatu. Osagaiak, lau lagunentzat: 40 ml vodka 20 ml melokotoi likore 40 ml laranja zuku 40 ml ahabia zuku Izotza Osagaiak, lau lagunentzat: 30 ml Campari 30 ml Ginebra 30 ml Bermut gorri Izotza Laranja Osagaiak, lau lagunentzat: 60 ml Cava 30 ml Ginebra 15 ml limoi zuku 15 ml azukre jarabe Izotza Limoi azala (aukeran) unduko koktelik garestiena Londonen sortu zuen Salvatore Calabrese tabernari famatuak 2012an. Edariak 9.000 dolar amerikar baino gehiago balio ditu eta Frantziako Iraultzaren aurreko uztetako likore eta destilatuen nahasketa bat da. Zoramena, ezta? Ondo da, anekdota hutsa da hori eta koktelek, zorionez, ez dute prezio hain garestirik izaten. Hala ere, garbi dago familia edo lagunekin pare bat erronda hartzea askoz merkeagoa izango dela etxean bertan prestatzen baditugu. Bota begiratu bat errezeta bikain hauei eta egin probatxoren bat aurretik Gabonetan izango dituzunmahaikide guztiak harrituta uzteko. Beste edozein egunetarako ere balioko dizute, gainera. Eta are gehiago txunditu nahi badituzu edo zapore berritzaileak lortu nahi badituzu, probatu likoreak nahastea, adibidez, Angostura, koktelei ukitumingotsa emateko. M 60 61

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=