ALDEA DAGO
Zer eraman gonbidatzen bazaituzte? smoak balio du? Bazkari edo afari batera gonbidatzen bazaituzte eta zerbait eraman nahi baduzu, asmoa ez da nahikoa. Noski, asmoa garrantzitsua da, baina are inportanteagoa da opariarekin asmatzea, guzien gustukoa izatea eta, aldi berean, inor ez mintzea. Eta, hain zuzen ere, garai berezi honetan biderkatzen dira bazkari eta afariak eta, ondorioz, betiko zalantza pizten zaigu behin eta berriro: zer eramango dut?, berriz ere ardoa erosiko dut?, azkenburukoa prestatuko dut? Ez da derrigorra beti zerbait eramatea. Ordea, gonbidapena eskertzeko hezibide oneko modu dotorea da. Opari estandarrik egon ez arren, hainbat aholku eta ideia lagungarri izan dakizkizuke. Lehenik eta behin, eramango duzun oparia bertan jateko izango bada, ziurtatu, ahal duzun neurrian, mahaikide guztien gustukoa dela: intolerantziarik badu norbaitek?, ondo hartuko dute edozein alkohol?, menu osasungarria nahiago dute? Aldez aurretik zerbait eramango duzula adostu baduzue eta prezioa ezarri baduzue, errespetatu hori. Adostutakoa gainditzeak ez zaitu leku hobean utziko, kontrakoa, norbait iraindu dezakezu edo heziketa txarreko jokaera izan daiteke. Eta azken honen harira, ideia ona al da ardoa edo azkenburukoa eramatea? Ez dago adostasunik honi dagokionez, eta ez dago protokolo argirik gonbidatuek ekarritako ardoarekin zer egin ere: otordu horretan bertan ireki edo beste egun baterako gorde. Edozein kasutan, onena da anfitrioiei galdetzea ardoa edo azkenburukoa eramatea ondo datorkien edo ez. Horrela, ez duzu menua pentsatu eta prestatzeko lana hartu dutenen planik aldatu araziko. Azkenburuko egoki bat izan daitezke, adibidez, bonboiak edo trufak, detaile txikia baitira. Zentzu horretan, likore gozo bat ere aproposa izan daiteke. Ardoaren kasuan, zein aukeratu argi ez baduzu, beti galdetu ahal izango diezu BM Supermerkatuetako bodegako adituei. "GALDETUANFITRIOIEI EA IDEIAONA DEN ZERBAIT ERAMATEA, ETA, PREZIOA ADOSTENBADUZUE, ERRESPETATU." Hori kontuan izanik, badaude produktu batzuk opari gisa aproposak izan daitezkeenak, beti-betikoez gain. Adibidez, urdaiazpiko pakete eder bat edo kontserbaren bat, hasierakoetan ateratzeko. Gourmet produktu bat eramatea ere ideia originala izan daiteke: nazioarteko gazta aukera bat, gatz edo saltsa osagarri sorta bat, zereal ezberdinekin egindako ogiak edo oliba olio birjina estra. A 7
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=