ALDEA DAGO

rdi Aroan, gozoegia zen edozein produktu “droga”tzat hartzen zuten eta erregeentzat etamerkatari entzutetsuenentzat soilik ziren. Zorionez, gaur egun, azkenburuko gozoak ez dira luxuzkoak eta guzti-guztion esku daude. Jaki hauek tristura, larritasuna edo urduritasuna uxatzen dituzte, eta lasaitasun edo zoriontasun sentsazioa ematen digute. Duten azukre kantitateak gure gorputzeko serotonina ekoizpena handitzen du. Serotonina burmuinaren neurotransmisore bat da eta eragin handia du gugan, adibidez, gure umorean edo aldartean, antsietate mailan, loaldiaren kalitate eta kantitatean edo elikadura- portaeran. Gabon garaia da urte sasoi zoriontsuena, halakorik bada. Gehienmaite digunekin elkartzen garelako izango da edo jaten dugun gozo kantitatea handitzen dugulako? Edo, agian, apur bat dena da? EDONOLA ERE, ARGI DAGO EDOZEINBAZKARI EDOAFARIREN INDARGUNE NAGUSIENETAKOA AZKENBURUKOADELA. ZENBATETAN ENTZUN EDO ESANDUGU “AMAIERARAKO LEKUAUTZI NAHI DUT” ESALDIA? Hori dela eta, jai hauetarako konbinazio perfektua dakarkizugu: estresik gabeko azkenburukoak, prestatzeko errazak, originalak eta oso-oso zaporetsuak. Eta gustu guztientzat: bata freskoagoa, fruta zaleenentzat; eta, bestea, kurruskariagoa, gozoagoa. Lanari ekiteko garaia! E Prestaketa: Urtu eztia azukre eta mendarekin, jarri katilu batean fruta guztia eta nahastu ondo zukuarekin eta eztiarekin. Jarri sorbete bolatxotan mazedoniaren gainean. Osagaiak, lau lagunentzat: Anana 1 txiki zatituta 20 g menda txikituta 50 g mahats 20 g andere-mahats 20 g ahabia 20 g mugurdi Udare 1 zatituta Sagar 1 zatituta 20 g limoi zuku 20 g Granja San Francisco ezti Limoizko sorbetea Anana eta menda mazedonia limoizko sorbetearekin KALITATEA ETA AURREZKIA ELKARREKIN Sasoiko produktuak freskoagoak, osasungarriagoak eta merkeagoak dira. Gabonetan, eman protagonismo handiagoa zitrikoei, hala nola laranjei, limoiari edo pomeloari. CAVA JUVÉ&CAMPS 75 CL 53 52

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=