ALDEA DAGO
Aldez aurretik prestatzea, arrakastarako bidea ageirokofobia’ kozinatzeari ezohiko gaixo-beldur irrazionala izatea da. Hitza grezieratik dator, ‘mageiros’ hitzak ‘sukaldari’ edo ‘harakin’ esan nahi du eta ‘phobos’ek, berriz, ‘izua’. Mageirokofobia kategoria klinikotzat hartzen ez den arren, hori dutenek diote izugarrizko beldurra ematen diela zauri bat egiteak edo errezeta oso konplikatua izateak edo gaixotasunak hedatzeak. Logikaz, antonimoak ‘mageirokofilia’ behar luke, baina ez da halako hitzik existitzen. Eta lastima da, zeren hitz horrek ederki balioko liguke aldizkari hau irakurtzen duzuen asko deskribatzeko, ziurrekin gozatu egingo baituzue sukaldean. Izan ere, hasiera batean jende askok ukatzen du sukaldean ibili zale direnik; baina geroago onartu egiten dute gozatu egiten dutela sukaldean baldintza egokiak dituztenean eta sukaldean aritzeko denbora nahikoa dutenean. Horregatik, Gabonei begira, presarik gabe aritzea gomendatzen dizugu. Ez utzi egun seinalatuetarako dena eta prestatu janaria aurrez, denbora gehiago duzunean, lasaiago ibiltzeko. Horrela izozteko moduko platerak prestatu ahal izango dituzu, hala nola bizigarriak, okela saltsan edo kremak, alperrik galduko diren inolako kezkarik gabe. JANARIAALDEZAURRETIKPRESTATZEA ESTRESA SAIHESTEKOMODU BIKAINA IZATEAZ GAIN, DIRUAAURREZTEKO MODUAPARTA ERE BADA. Erosketak aurreratu eta izozten badituzu, produktu freskoetan supermerkatuetan Gabonen aurretik izaten diren prezio eta eskaintzarik onenak izango dituzu. Azaroko azken asteak edo abenduko lehena aukera ona dira kalitatezko produktu freskoak prezio onean erosteko eta Gabonetako bazkari eta afari handietarako gordetzeko. Horregatik, arazo barik izoztu ditzakezun eta jai egun hautarako ezin hobeto etorriko zaizkizun errezeta batzuk dauzkazu jarraian. Hartu gogoan, prestatu lehenago, izoztu eta ikusi formula honek nolako arrakasta duen. Prestaketa: Sueztitu tipula eta piperra eta gehitu tomate frijitua eta ardoa. Lurrundu eta gehitu arrain-hezurrak. Estali dena urez eta utzi 20 minutuz egosten. Kendu arrain- hezurrak eta birrindu, berriro ipini eta jarri berriro irakiten. Gehitu arrain kubotxoak, txirlak eta muskuiluak; egosi minutu batez eta zerbitzatu. Osagaiak, lau lagunentzat: 500 g arrain-hezur 200 g arrain zuri haragi, kubo txikitan moztuta 2 ogi txigortu xerra 100 g ardo zuri Tipula 1 zatituta Piper berde 1 juliana eran 200 g muskuilu garbi 100 g txirla Tomate frijitua Arrain zopa KALITATEA ETA AURREZKIA ELKARREKIN Arrain zopa ongi asko izoztu daiteke. Beraz kantitate handia prestatu dezakezu eta gero aurrerago jateko gorde. M BORNOS ARDO ZURIA 75 CL 49 48
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=