ALDEA DAGO
lutenik gabeko Gabonetako menua egokitzen jakingo zenuke? Zeliakia diagnostikatuta duten pertsonak gehiago dira egunetik egunera eta horientzat guztientzat erronka handia da elikadura osoa, askotarikoa eta “glutenik gabea” lortzea egunerokoan. ESPAINIANBIZTANLERIAREN% 1 ETA %2 ARTEANDA ZELIAKOA, BERAZ, 450.000 ETA 900.000 PERTSONA ARTEAN IZANDAITEZKE. Hori gutxi balitz bezala, Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioaren arabera, 2022an, gluten gabeko produktuen kostua gainerako glutendun produktuen kostua baino dezente handiagoa da: adibidez, glutendun produktu arrunten 10,88 €ko erosketa bat, gluten gabeko produktuak erosiz egin beharko bagenu, 28,49 € kostatuko litzaiguke. BMSupermerkatuetan errazago egin nahi dugu elikadura-alergia edo -intolerantzia dutenen egunerokoa, hala nola zeliakoena. Horregatik apustu bikoitza egin dugu zailtasun hori ahalik eta gehien desagertzeko. Alde batetik, gure establezimendu askok eta askok zeliakoentzat aproposak diren gluten gabeko 100 produktu baino gehiago eskaintzeko konpromiso hartu dute, hasi ohikoenak diren galleta, madalena eta ogitik eta baita edari edo pizzen oinarrietaraino ere. Horri produktu freskoen aukera zabal eta kalitatezkoa gehituta, menu osoa egiteko aukera eskaintzen dugu. Gainera, aspaldi harreman estua dugu Euskadiko, Kantabriako, Nafarroako eta Madrilgo zeliakoen elkarteekin. Akordio horien arabera, BMKontua duten bezeroek, lau elkarte horietakoren bateko bazkide badira, %5eko deskontua dute egiten dituzten erosketa guztietan gure edozein dendatan. Eta, gainera, elkarte bakoitzari diruzko dohaintza bat egiten diogu. Hain zuzen ere, bazkide guztiek BM dendetan urte osoan erositakoaren%0,7koa. Beraz, nahiz eta ez dugun lortu Cangas del Narcea berdintzea -gluten gabeko Espainiako lehen udalerria-, egunero egiten dugu lan zeliakia duten gure bezeroen egunerokoa samurragoa eta merkeagoa izan dadin. Eta testu labur honen hasieran egin dizugun galderari erantzunez, jarraian pare bat errezeta emango dizkizugu gutxienez pare bat plater zoragarri egin ditzazun, noski, glutenik gabe. G Gabonak glutenik gabe KALITATEA ETA AURREZKIA ELKARREKIN Aprobetxatu % 5 eko DESKONTUA BMk erosketa guztietan artikuluan aipatutako lau elkarteetako baten bazkide izateagatik. E.MORENO Mantekado eta polboroiak SCHÄR Ogitxo txigortua, 150g SCHÄR Fette croccanti ogi txigortua, 150g SCHÄR Marmol erako bizkotxoa, 250g AIROS PlumCake Choco, 240g 45
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=