ALDEA DAGO

abonetako plater nagusi bat esateko eskatzen badizute, zein esango zenuke? Azkar, gehiegi pentsatu gabe! Ez baduzu haragi-plateren bat esan, bestelakoa zara, argi dago. Ohikoena, jendeak esaten duena arkumea edo azpizuna izaten da abenduaren 25erako, neurri txikiagoan, akaso, txerrikumea. Bistan da, erantzun bakoitza familiaren ohituren araberakoa da eta etxerik etxe aldatzen da. Hala ere, normalena izaten da haragia protagonista duten erantzunak jasotzea. Berdin du zuria ala gorria, haragia da, funtsean, norberak bere gustukoa du-eta. Jakingo duzun moduan, haragi zuria hegaztiena da eta horia, berriz, ugaztunena. Baina bazenekien haragi askoren bereizgarri bihurtu den kolore gorrixkaren erantzule mioglobina proteina dela? Prestatzeko teknikari dagokionez, hautatuko piezaren eta norbere gustuen araberakoa izan daiteke. Labean erreta edo gisatuta; txingarretan egindako haragia -nahiz eta teknika hau ez den oso ohikoa- edo zartaginean prestatutakoa, osagarri moduan hornigairen batekin. Noski, haragi mota asko dago, baita prestatzeko estilo eta gustu mordoa ere. Hala ere, argi dagoena zera da: samur geratu behar du. Badaude hainbat trikimailu oso ezagun hori lortzeko. Esaterako azukrea erabiltzea, haragiari kolpeak ematea, aldez aurretik irakitea edo marinatzea. "BMSUPERMERKATUETAKO OKELA KALITATE GORENEKOADA, ETA, ONDORIOZ, PRESTATZEKO EZ DU EZER BEREZIRIK BEHAR SAMUR GERADADIN" Hori bai, ez baduzu denborarik galdu nahi trikimailu horiekin edo, besterik gabe, haragia prestatzen, pasatu BM Supermerkatuetako harategitik, hori baino ez duzu egin behar. Bertan kalitate handiko okela topatuko duzu, samur-samurra, prestatu eta bikain geratzeko aparteko ezer behar ez duena Horregatik, jarraian Gabonetan egiteko moduko lau errezeta dakarkizugu. Hautatu gustukoen duzun okela: landako oilaskoa, txahala, txerria edo arkumea. OKELA SAMURRAGOA GERATZEKO TRIKIMAILUAK • Zenbat eta gazteagoa animalia, samurragoa okela. • Aukeratu haragian bertan zuri koloreko marrak dituzten okela zatiak. Hori koipea da eta samur eta zukutsu geratzea errazten du. • Xerrak lodiera bera izan behar du pieza osoan zehar. Hartara berdin egingo da oso-osorik eta ez da geratuko beste zati batzuk baino zati gogorragorik. G 39

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=