ALDEA DAGO
enbora urrea da, eta Gabonetan, diamantea, urrea baino are baliotsuagoa. Bestela esanda, jai garaian dugun gauzarik onena denbora da, gehien maite ditugun horiekin egon ahal izateko denbora. Hala ere, sarri, beste eginkizun batzuetan galtzen dugu denbora, hala nola senideentzat opariak erosten edo sukaldean orduak eta orduak lanean. Horregatik, BM Supermerkatuek gogorarazi nahi dizute gure bezero guztientzat doako zerbitzu bat dugula. Gure harategian erosita, behar dituzun piezak prest izango ditugu behar dituzun egunerako. Benetan sinple, gure labetik zure mahaira. Ahaztu txerrikumea bi ordu eta erdiz labean izateaz edo den-dena une berean prest izateko eginahalak egiteaz. Ez dezagun ahaztu okela batzuk labean egiteak duen zailtasun gehigarriak, batez ere normalean prestatzen ez dituzun horiek, hala nola arkumea. Aurreztu denbora eta lana, baina, batez ere, saihestu estresa. Beste ezerk ez digu hainbeste ilusio egiten gure bezeroak beren senideekin kalitatezko denbora pasatzen ari direla jakitea baino. Ahaztu kezkak eta buruhauste gehigarriak. BM labean oso okela osasungarria prestatzen dugu jateko gertu eta, gainera, gustu guztientzat. Nahi baduzu, tenperatura baxuan erre dezakegu, okela oso-oso motel errez, 11 ordu inguruz, samur-samur, zukutsu eta zaporez betea gera dadin. Bestela, nahiago baduzu, betiko eran ere erre diezazukegu. Edonola ere, oso gomendagarria da eskaera denboraz egitea jan nahi duzun egunean bertan egin dezagun eta, hartara, bere ezaugarri guztiak gorde ditzan. BM harategian bertan edo 900 555 300 telefonora deituta eskatu dezakezu. Zein plater aurkituko duzu tenperatura baxuan eginda? Txahal saiheskia, txerri saiheskia, indioilar urdaiazpikotxoak, untxia eta burualdea, untxi laurdena eta txerrikume erdia. Tenperatura baxuan egindako plater guztiak ontziratuta eta hotzean entregatzen ditugu. Beraz, nahikoa duzu labean bero-kolpe bat eman eta mahairako gertu! Zer plater eska dezaket labean eginda? Oilaskoa, oilasko hegoak edo izterrak, txerri saiheskia, txerri sekretua eta ukondoa, soilik erreta inolako osagarririk gabe, edozein janarirekin batera ipintzeko bikainak. D ZER PLATER ESKA DEZAKET LABEAN EGINDA? OILASKOA, OILASKO HEGOAK EDO IZTERRAK, TXERRI SAIHESKIA, TXERRI SEKRETUA ETA UKONDOA, SOILIK ERRETA INOLAKO OSAGARRIRIK GABE, EDOZEIN JANARIREKIN BATERA IPINTZEKO BIKAINAK. Labeak abantaila asko ditu: • Ziurtatu eskaera eta irabazi lasaitasuna, aldez aurretik eskatuta zure eskaera behar duzun garaian prest egongo dela. • Plater osasuntsuak dira, gatz apur batekin bakarrik egiten ditugulako eta okelaren ezaugarri guztiak eta zapore osoa gordetzen delako. • Lekua egiten duzu eta ez duzu sukaldea zikinduko , guk moztuko dugu, guk botako gatza eta, hitz bakarrean esateko, guk prestatuko dugu. • Denbora aurreztuko duzu ez baituzu sukaldean aritu behar izango ordu luzez okela prestatzen. • Dirua aurreztuko duzu , zerbitzua doakoa baita, ez du inolako kostu gehigarririk Labea BMn 37
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=