ALDEA DAGO

Prestaketa: Zuritu eta erdibitu berakatzak. Kendu hostoak ezkaiari eta sartu oliba oliotan infusionatzeko. Busti txuletak nahasketa horretan eta utzi ordubetez. Bien bitartean garbitu perretxikoak oihal umel batekin (ez sartu inoiz uretan). Berotu burdinazko zartagina su handitan, atera txuletak oliotik, xukatu apur bat eta markatu. Zartagin berean salteatu su bizian perretxikoak eta onddoak minutu batez. Ipini erretiluan txuletak luzetara eta era berean perretxiko eta onddoak. Kardua plantxan tomate olio-ozpin eta hirugihar kurruskariarekin pertsonako 9 € Prestaketa: Nahastu tomatea olioarekin, markatu kardua plantxan eta frijitu hirugiharra su ertainean kurruskari bihurtu arte. Jarri kardua tomatearen gainean eta apaindu platera hirugihar kurruskaria erabiliz. Osagaiak, lau lagunentzat: 200 g kardu egosi 50 g tomate birrindu 20 Carbonell oliba olio birjina estra 4 hirugihar xerra Saihetsa zerbeza beltz erara aza sueztituaz Prestaketa: Erre saihetsa labean ordubetez 180 gradutan eta busti etengabe eztiarekin nahastutako zerbezarekin. Txikitu berakatza eta jarri sutan olio apur tanta batekin. Erantsi juliana eran txikitutako aza eta sueztitu kazolan estalkia jarrita 18 minutuz. Azkenik, ipini nahasketa plateraren oinarrian eta gainean saiheskia. Osagaiak, lau lagunentzat: Litro ½ litro zerbeza beltz 50 g Granja San Francisco ezti 800 g txerri saiheski Aza ½ Berakatz ale 1 Brandadaz eta pikillo zukuz betetako orburuak pertsonako 12 € Prestaketa: Jarri kazola batean olioa berakatzarekin. Gorritzen hasten denean atera kazola sutatik eta gehitu bakailaoa. Konfitatu 10 minutuz duen beroa aprobetxatuz, birrindu dena eta gorde. Salteatu piperrak zartagin batean 10 minutuz, gero birrindu eta iragazi. Bete orburuak brandadarekin eta bota pikillo zukua inguruan. Osagaiak, lau lagunentzat: 16 orburu egosi 200 g bakailao gatzgabetuta eta papurtuta 100 g oliba olio Berakatz ale 1 Pipermin puska bat 100 g pikillo piper Txerri solomoa arroz beltzarekin Prestaketa: Sueztitu barazkiak eta gehitu arroza, erantsi 400 g ur eta egosi 18 minutuz. Gorritu solomoa zartagin batean su bizian eta gatzpipertu. Ipini solomoa platerean eta tartekatu arrozarekin. Osagaiak, lau lagunentzat: 400 g txerri solomo 100 g arroz beltz 40 g tipula gorri 40 g porru 40 g azenario ARDO BELTZA EL PÍCARO 75 CL ARDO BELTZA RAIMAT 75 CL ARDO GORRIA INURRIETA 75 CL ARDO TXURIA PIEROLA 75 CL 33 32

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=