ALDEA DAGO

skorentzat Gabonak eta itsaskia sinonimoak dira: otarrainxkak, txangurrua, abakandoa, txirlak, ostrak, bieirak, olagarroa eta beste gozotasun asko etxeko mokofinenen gozamenerako. Jatea plazer hutsa da, baina nork daki itsaskia ondo prestatzen? Izan ere, nork daki norbere beharretarako pieza egokiena aukeratzen? BM Supermerkatuetan emaitza bikaina izan dezazun nahi dugu, eta, horretarako urteak daramatzagu arreta eta zerbitzu onena emateko lanean. Nola funtzionatzen duen? Hartu gogoan. Lehen aholkua: pasa zaitez gure arrandegitik eta azaldu iezaguzu zer prestatu nahi duzun. Gure sailetako arduradunen profesionaltasunari eta esperientziari esker, konfiantza osoa izan dezakezu haren aholkua entzuteko. Badakigu zein zaila den erabaki batzuk hartzea, batez ere, mahaikide kopuruaren arabera, eta kontuan izanik egin nahi duzun errezeta ez dela egunerokoan prestatze duzunetako bat. Erabakia hartuta duzunean, piezarik ederrenak eramango dituzu eta, gainera, garbitu eta zure gustura prestatuko dituzte. Enkarguak aldez aurretik egiten badituzu, ez duzu ilararik itxaron behar izango eta, gainera, ziurtatuta izango dugu eskatutakoa. Azkenik, baina ez garrantzian azken, utzi zure partez presta dezagun. Erantzukizun handia da sutegien arduran aritzea, batez ere ospakizunek garrantzia berezia duten garai seinalatu hauetan. Hori, sukaldean orduak emateko asti nahikoa duzula kontuan hartuta, noski. Horregatik, nahiago baduzu, guk hartuko dugu ardura hori zu ez kezkatzeko. Kostu gehigarririk gabe, irakurtzen duzun moduan. BM Supermerkatuetako arrandegian eroste hutsagatik, zure itsaskia prestatu eta egosiko dugu, gure sukaldetik zuzenean zure mahaira. Urteak daramatzagu zerbitzu hau eskaintzen; gozoz eta gustuko dugulako. Itsaski egostegia bertan "EROSI ARRANDEGIAN ETAGEUK PRESTATUKO DIZUGU ITSASKIA KOSTURIK GABE. ZUK JASO BAINO EZ DUZU EGINBEHAR" Deitu aldez aurretik 900 555 300 telefonora eta aurreztu denbora , itxaron beharrik gabe, eta ziurtatu zure platera mahaian jartzeko moduan egongo dela. A KALITATEA ETA AURREZKIA ELKARREKIN Ez galdu asteburuetan BM Supermerkatuetan itsa skietan ditugun eskaintzak. 25

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=