ALDEA DAGO
Almendra, azukrea…eta arrautza? Ez, almendra eta azukrea baino ez. Kontua da aniztasuna handia dagoela eta guztiei deitzen zaiemazapan. Baina ez dira guztiz diferenteak euren artean. Are gehiago, Mexikon, adibidez, mazapana esaten diote kakahuete ore zanpatu bati. Eta Alemanian, berriz, barruan almendra- krema izan ohi duen txokolatezko barra horri esaten diote. Gureak almendra eta azukrea ditu, eta azpian olata bat, tradizioak agintzen duenmoduan. Nola hasi zinenmazapanak egiten? Familiako enpresa bat dugu eta ni laugarren belaunaldia naiz, orain dela 13 urtetatik. Guremarkakmende bat baino gehiago du eta guremazapanek jaso zuten lehen aitortza 1903 urtean izan zen, Zaragozako azoka batean. Familiako enpresa bat da hau eta hemen guztiok egiten dugu denetik. Sekretua orean dago? Gure errezeta duela 100 urteko errezeta bera da. Pixkanaka aldatzen joan den bakarra produktuaren kalitatea izan da, gero eta almendra hobeak baititugu, koipe gehiagokoak eta zapore handiagokoak. Mazapan bat egiteko bost egun behar ditugu, oreari egonaldi luzea ematen diogulako. Hori ez da gertatzenmazapan industrialen kasuan denbora eta esfortzu handiegi eskatzen duelako. César Rio Saenz Soto de Segura mazapanak Logroño (Errioxa) Zer egiten duzue bost egun horietan zehar? Hasteko, kalitatezko almendrak bilatzen ditugu, koipe asko dutenak. Almendra purea egiten dugu eta, ondoren, guk geuk egiten dugun azukre-jarabe batekin eta kontserbagarri apur batekin nahasten dugu. Bi egunez uzten dugu era naturalean hoztu dadin. Gero, forma ematen diogu eta, labean sartu aurretik, berriro uzten dugu sendotu dadin. Gainera, oinarrian olata fin bat ipintzen diogu, betidanik horrela egin baita. Aurten berritasunek dituzu, ezta? Gure bosgarren fabrika ireki berri dugu. Hortaz, aurten, mazapana inoiz baino goxoagoa izango da. Nahiz eta beti-betiko errezeta erabiliko dugun, instalazio berriak etamakineriamodernoagoa igarri egingo dira. Mazapana Gabonetan bakarrik jaten da? Hein handi batean bai, baina ez bakarrik urte sasoi horretan. Gabonetan 200.000 kilomazapan baino gehiago saltzen dugu, eta gainerako urte osoan 2.000 bat kilo, eskari bereziak handiagoak edo txikiagoak diren arabera. Gabon garaitik kanpo ere badelako Logroñokomazapan tradizionalak eraman nahi duenik ere. Horregatik, Gabonetako kanpainan 25 langile izaten gara, eta, bestela, lau. Zerk bereizten du zuen produktua? Apartekomazapana da. Askok lotzen dute mazapana figuratxoekin, eta horiek nahiko gogorrak izaten dira. Aldiz, guremazapana jaten duzunean, ez duzu horrelakorik espero oso-osomamitsua baita eta almendra zapore handia baitu. Gainera, azpian olata darama eta hori desagertu egin da bestemazapan askotan, lan estra eragiten duelako. Gureak, ordea, olatari eusten dio. "HORRENBESTE URTE ETAGERO, BMSUPERMERKATUAK ETAGU, LAGUNEN PAREKO GARA" Urte asko daramatzazue BMSupermerkatuekin lanean? BMSupermerkatuak hasi zirenetik daramagu eurekin lanean, elkarrekin hazi gara. Horrenbeste urteren ostean, esango nuke lagunen parekoak garela, denborarekin eraikitako harremana da. Izan ere, urtean pare bat aldiz joaten naiz Irungo egoitzara gai garrantzitsuei buruz hitz egiteko eta inoiz ez dut izan arazorik. BMSupermerkatuetan saltzeari esker sona asko irabazi dugu eta gure salmentek gora egin dute urtero, pandemia garaiko urteak barne. Horregatik argi dugu bidaide izaten jarraitu nahi dugula. Prestaketa: Birrindu mazapana eta nahastu urtutako txokolatearekin almendra, kanela eta menda. Hoztu eta eman trufa forma. Hoztu berriro eta zotz baten laguntzaz txokolatetan bustiko dugu. Eta guztiz hozten direnean kakao-hautsetik pasatuko ditugu. Osagaiak, lau lagunentzat: 4 mazapan 20 g Borges almendra txigortu Zopa koilarakada bat Ducros kanela-hauts 4 orri menda txikitu 40 g Lindt 70% txokolate Trufa bainatzeko: Zopa koilarakada bat Nestlé txokolate urtu Zopa koilarakada bat Valor kakao-hauts Mazapan trufak PEDRO XIMÉNEZ JEREZ ARDOA 75 CL Duela 100 urteko errezeta originalaren arabera 21 20
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=