ALDEA DAGO

aurrezten lagunduko dizuten aholku batzuk eskainiz, hala nola dendako nahiz telefono bidezko gure aldez aurretiko eskaera-zerbitzua, gainera, gure profesionalek zure produktu freskoak zure gustura prestatu eta garbituko dizkizute, edo gure Gabonetako azkenburuko eskaintza zabalarekin. Gainera, Gabon hauetan ere bertako hornitzaileen alde jarraitzen dugu gure mahaian kalitate osoa bermatzen baitigute. Besteak beste, Juan Luis Royuela, Madrileko gure gaztagile artisauetako bat; Fernando eta Oier Quintana, Araban euren abereak zaintzen dituztenak txahalik onena izan dezagun; edo Errioxako Soto Segura beti-betiko mazapanak, urte-sasoi honetarako ezinbestekoak. Garai honetarako gure nahia da Gabon zoriontsuak pasatzea, elkarrekin. Debekatuta dago testuak edo argazkiak, erabat zein partzialki, enpresa argitaratzailearen berariazko baimenik gabe kopiatzea. ALDEA DAGO aldizkariak ez du zerikusirik kolaboratzaileek argitalpenean adierazten dituzten iritziekin, ezta enpresa pribatu edo publikoen publizitateko mezuekin ere. Jarrai gaitzazu gure web-orrian: bmsupermercados.com Gozatzeko eta elkartzeko garaia da; azkenik, egunerokoan inguratzen gaituzten kezkak albo batera uzteko parentesia egiteko aukera dugu. Era berean, esker oneko izateko garaia ere bada, zorionekoak baikara gure denbora, alaitasuna eta bizipenak senide eta lagunekin elkarbanatu ditzakegulako. Izan ere, elkartzea bada nahikoa arrazoi pozteko eta ospatzeko. Are gehiago orain, azken urteotan ikasi baitugu elkartzeko une horiek errepikaezinak eta bakarrak direla. BM Supermerkatuok zure ondoan egon nahi dugu garai honetan ere: sukaldean, familiak gehien maite duen jatekoa prestatzen; mahaiaren inguruan, elkarrekin egotearen plazera dastatzen; edo egongelako sofan, oroitzapenez eta hizketaldi amaigabeez gozatzen. Hori dela eta, Gabonetako ale berezi honetan, kalitate onenari uko egin gabe eta ingurukoei denbora eskaini diezaiezun hainbat proposamen dakarzkizugu: errezetak, oso errazak; aldez aurretik prestatuta izateko platerak; mahaikideen jateko gogoa piztuko duten janaurrekoak; koktelak, hizketaldiak luzatzeko modukoak; edo, norabait gonbidatu bazaituzte, esku hutsik ez joateko ideiak. Eta zure erosketa erraza, osasungarria eta kalitatezkoa izan dadin ere lagundu nahi dizugu, Miguel Ángel Zamorano BM SUPERMERKATUETAKO DENDA KUDEAKETA ETA MARKETIN ZUZENDARIA. % 100 BIRZIKLATUTAKO PAPERA Gabonak elkarrekin P 3

RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=