ALDEA DAGO
Zenbat urte daramatzazu abeltzain? Bizitza osoa. Gure negozioa familia- tradiziokoa da: aitonak honetan lan egiten zuen. Polita da ikustea nola pasatzen den belaunaldiz belaunaldi; nire semeak, Oierrek, adibidez, 28 urterekin ofizioaz nola gozatzen duen ikustea. Bederatzi laguneko taldea gara eta asko, Oier eta bere lehengusuak, esaterako, 30 urtetik behera dituzte. Oso talde gaztea gara. Lan ederra da, baina ahalegin eta esfortzu handia behar duzue, ezta? Abeltzaintzarako bokazioa behar da, pasioa da. Izatez, ni albaitaria naiz ofizioz, baina abeltzain bokazioz. Lan honek denbora asko eta esfortzu handia eskatzen du, baina, gustuko dugu eta bete egiten gaitu, zalantzarik gabe. Egiten duguna gozatu egiten dugu, batez ere, esfortzuak emaitza onak ematen dituela ikustean, kalitatea bermatzen jarraitu dezakegulako. Gainera, negozioari esker senide asko bizi gaitezke. Nolakoa da zuen egunerokoa? Egunero egiten dugu lan, logikoa den bezala, zeren animaliak zaintzean etengabe egiaztatu behar dugu ondo daudela eta ez daudela gaixo edo ez zaiela jatekorik falta. Gure negozio honetan txahalakmimoz zaintzea gustatzen zaizu, eta nola dauden gertu-gertutik jakitea. Abeltzaintzako 20 ustiategi txiki ditugu. Ondorioz, lana banatu behar izaten dugu guztiak ondo zaintzeko. Fernando eta Oier Quintana Arabako Txahalkia Samaniego Nola eragiten diote ekoizpena urte sasoiek? Oro har, gure behiak aske ibiltzen dira, urte osoanmendian bazkatzen. Hartara ondo elikatzen dira eta osasun ona dute. Eta, ondorioz, txahalak osasuntsu jaiotzen dira. Hala eta guztiz ere, neguak gogorragoak dira, hotz handiagoa egiten duelako eta sarri elurra egiten duelako. Egoera horietan gehiago kostatzen zaigu animaliakmantentzea eta haragia ekoiztea. Zerk bereizten du zuen produktua? Gure okela txahal emearena da; eta arraren okelaren aldean, infiltratutako koipe gehiago du. Honek eragiten du piezak izerdi gutxiago botatzea eta urik ez galtzea. Hortaz, prestatzen denean samurragoa geratzen da eta zapore bikaina dauka. Txahalen elikadura ere zaintzen dugu, eta, batez ere, osasuna. Zikloa hasi eta bukatu bitartean osasuntsu badago, kalitatea beti da ona. Gainera, Eusko Label eta Ternasana ziurtapenak ditugu, kontsumitzeko produktuaren segurtasuna bermatzeko. Beste zerbaitek bihurtzen zaituzte aparteko? Txahalak hamar egunekin hartzen dituen Euskadiko ustiategi bakarra gara -gainerakoek sei hilabeterekin hartzen dituzte- eta gurekin ditugu hil arte, urtebete inguru izan arte. Guk geuk hazten ditugu eta horrela ziurtatzen dugu zainketa eta elikadura onenak dituztela. "GURE AHALEGINAK EMAITZAONAK EMATENDITUELA ETAKALITATEA BERMATZENDUELA IKUSTEAN GOZATU EGITENDUGU" Zuen negozioa aldatu da BMSupermerkatuetan saltzen hasi ondoren? Egonkortasuna eta segurtasuna eman digu, eta horri esker gazteek hemen egin dezakete lan. Duela hamar urte BMSupermerkatuak harremanetan jarri ziren gurekin kalitatezko eta 0 kilometroko produktuen bila zebiltzalako, planetarentzat iraunkorragoa den kontsumoaren filosofia aldarrikatzeko asmoz. Horrek txahal emeentzat aterabide komertzial handia eskaini zigun eta gehiago ekoizteari ekin genion. Jendeak ezin du imajinatu ere egin zein lasaigarria den salmenta ziurtatzea. Horri esker bakarrik lortu dugu gure negozioa haztea bost aldiz handiagoa izateraino. Gainera, harreman pertsonalean tratua zuzena eta ona da. Horri gehitu behar zaio pertsona serioak direla ordaintzeko eta zentzuzkoak prezioak adosteko, eta, gainera, oso malguak dira. Aurten, krisiak eragindako prezioen igoera dela eta, gehiago kostatu zaigu kalitate beramantenduz ekoiztea, baina oso ulerberak izan dira eta azkar batean lortu dugu akordioa. Prestaketa: Sueztitu barazkiak kuia izan ezik; hori pusketak eginda labean erreko dugu, frijitu haragia irin pixka batekin eta gehitu, erantsi ardoa eta utzi lurruntzen. Gehitu salda eta egosi pare bat orduz, gaineratu puskatan erretako kuia eta haziak txigortuta. Osagaiak, lau lagunentzat: 800 g egosteko txahal haragi 100 g kipula 100 g ardo beltz 100 g tomate birrindu 100 g kui 40 g Eliges kui-hazi 2 litro haragi salda 50 g azenario txikitu Porru txikitu 1 Txahal ragoûta kuiarekin BORSAO HAUTATUTAKO ARDO BELTZA, CAMPO DE BORJA JATORRI IZENDAPENA 75 CL Abeltzaintza bokazioa da, pasioa 19 18
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=