ALDEA DAGO
Ekoizleak & BM Gabonak elkarrekin koizle onak, kalitatezko produktua eskaintzeaz gain, ingurugiroa eta gizartea errespetatzen ditu eta bere inguruan enplegua eta ongizatea sortzen ditu. Horregatik, BM Supermerkatuok apustu sendoa egiten dugu ezagutzen ditugun bertako ekoizle onenen alde, gure produktu freskoak gertuko baratze, baserri eta ganadutegietatik etor daitezen. Imajinatzen duzu zure burua astero arraian erosten Kantauri itsasoan, lekaleak Errioxan, txahalkia Araban edo barazki-kontserbak Nafarroan? Horixe da, bada, gure asmoa, alderik alde mugitzen ibili behar ez zaitezen. Izan ere, gure saltoki guztiek eskaintzen dituzte bertako produktuen bermerik onenak; horretarako 400 abeltzain, nekazari eta ekoizle baino gehiagorekin baititu akordioak. Gure bezero guztien sukaldeetan prestatutako jakien balio-katearen oinarria dira gure ekoizleak, eta horregatik ekoizle horiek zaintzen ahalegintzen gara. Gure komunitatearen ongizate eta konfiantzarako ezinbestekoak direlako. Hori gutxi ez eta zona bakoitzean bertako produktu espezifikoak ditugu, hala nola eztia, dagokion lurraldeko establezimenduetan zerbitzatzen duguna: Aikur, Beraska eta Kalitatezko Giez Berri Euskadin eta Nafarroan; Colmenares de Verdejo Kantabrian; eta Madrid Miel Madrilgo Erkidegoan. BM Supermerkatuek asko eskertzen diegu gure kolaboratzaile guztiei, Gabon hauetan, urtero bezala, produktu freskorik onenak emango baitizkigute familia guztiek produktu natural onenez goza dezaten preziorik lehiakorrenetan. Kalitaterik onenari uko egin gabe ekonomia zainduz erosketak egitea posible delako. "TOKIKO GURE EKOIZLEEKARRETA HANDIZ LANTZENDITUZTE OSAGAIAK KALITATE GORENABERMATZEKO" Hobeto ezagutzeko, bertako gure hiru ekoizlek euren lanaren sekretuak azaldu dizkigute, eta, gainera, ospakizun egun hauetarako errezeta bana oparitu digute. E 15
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NzY2OTE=