Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Animalien ongizatearekiko konpromisoa: kaiolarik gabe hazitako oiloen arrautzen aldeko apustua egiten dugu

BM Supermerkatuetan gure bezeroei hurbileko produktuak eskaintzeaz arduratzen gara, kalitate-estandar gorena eta, jakina, animalien ongizatea bermatuz.

Filosofia horretan oinarrituta, lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugula iragartzen dizuegu, 2025etik aurrera, eskaintzen ditugun arrautza fresko guztiak eta geuk egindako prestakinetan erabiltzen ditugun arrautza guztiak izan daitezen aske, kaiolarik gabe, hazitako oiloenak.

Horrela, adierazi nahi dugu oso garrantzitsua dela guretzat animalien ongizatea eta kontsumitzaile modernoaren eskaerak, gai horren inguruan gero eta sentsibilitate handiagoa eta informazio gehiago baitute kontsumitzaileek.