Deportivo Alaves
Alaves taldeko jokalariek autografoak sinatuko diuzte Guridi BM supermerkatuan
Datorren maiatzaren 19an, osteguna, Alaves taldeko Gaizka Toquero eta Manu Barreiro jokalariak autografoak sinatzen egongo dira Gasteizko Guridi BM supermerkatuan (San Prudentzio kalea, 6). Aukera bikaina taldeari gure babesa emateko!
Ekimena 18:00etan hasiko da, eta ordubetez egongo dira Toquero eta Barreiro hara joaten zareten zale guztioi kasu egiten. Sinatze-ekitaldia errazteko, postalak banatuko ditugu; dena dela, elastikoa edo argazkiren bat eraman nahi baduzue ere sinatuko dizkizuete.
Gainera, Facebooken zozkatzen ari garen elastikoak entregatuko dituzte jokalariek ekitaldi horretan bertan. Aurrez aurre emango diete saria Alaveseko jokalariek irabazleei. Sariduna izan nahi baduzu, garaiz zaude oraindik. Sar zaitez Facebookeko gure orrialdean, eta utzi iruzkin bat taldea animatuz. Ez zaitez ahaztu, gainera, Alavesekiko zaletasuna zurekin partekatzen duen lagun hori etiketatzeaz. Maiatzaren 17ra arte duzu parte hartzeko aukera, hemen.
Guridi BM supermerkatuan izango gaituzue zain, Deportivo Alaves taldeari gure babes guztia emateko! Hau da Mendi!
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.