Zure kontuan sartu:


Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko,
baita publizitate interesgarria eskaintzeko ere, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu.
Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.

Arrandegia

Erosketa ORAIN erosoagoa BM Txartela
Arrandegia

Jatorria

Kantauri itsasoko arrain-lonjetatik zuzenean ekarritako arrain eta marisko aukera handiena aurkituko duzu: Bermeo, Ondarroa, Santoña, Hondarribi, Pasaia...

 

Gure arrandegiko arduradunek atseginez eskainiko dizute arrainen jatorriari, arrantzatzeko teknikei eta arrain mota bakoitza prestatzeko modu ezberdinei buruzko informazioa. Arrainak nahierara prestatuko dizkizute, nahi duzun edozein arrain mota garbituz. 

 

Zer bermatzen dute gure zigiluek?


· Kantauri itsasoko arraina.

· Metodo jasangarri eta ekologikoekin arrantzatutakoa.

· Freskotasun gorena eta jatorria.


· Haztegi onenekin lan egiten dugu.

· Hazkunde- eta elikadura-kontrol zorrotzak.

· Freskotasun-bermea.

 

Gure arrainak kalitate gorenekoak direla ebaluatzeko eta bermatzeko, Azti-Tecnaliak egiaztatutako QIM (QualityIndexMethod) metodoa erabiltzen dugu.

 

Mariskorik onena

Mariskoetan adituak gara eta, horregatik, aukera zabala eskaintzen dizugu.

Marisko bizia, hala nola, buiak, abakandoak, txangurruak eta otarrainak, txirla handiak edo haztegikoak, edo bestelako espezie asko izango duzu aukeran, besteak beste, otarrainxka basatiak, ganbak, izkirak edo ganba handiak, lanpernak edo Galiziako muskuiluak. Itsasoaren zaporeaz gozatuko duzu, freskotasun-berme osoarekin.