Abiatu da “Ogitarteko bat zure motxilan" kanpainaren IV. edizioa
Aurten ere badatorkigu “Ogitarteko bat zure motxilan” kanpaina, ikasleen artean modu osasungarrian askaltzeko ohitura sustatzeko helburuz. Aste honetan bertan hasi da kanpaina Bilboko Jesuitinas ikastetxean; 300 ogitarteko baino gehiago banatu dugu lehen hezkuntzako neska-mutikoen artean.
Maiatzean zehar Bizkaiko, Nafarroako eta Kantabriako hamabi ikastetxe bisitatzea aurreikusten du kanpainak. Goikoa hestebeteen eta Berlys ogi lantegiaren kolaborazioa daukagu kanpaina honetan; baita Arantza López-Ocaña mediku elkargokidearen laguntza ere. Era horretan, denok jarraitzen dugu abentura honetan, askari sano eta oso batek duen garrantziaz kontzientziatzen saiatuz.
Eta askari osasungarria prestatzeko zeregina errazteko, 5€ko deskontu-balea* emango dugu opari gure bisita guztietan, BM Supermerkatuetan erabiltzeko.
Hauxe da maiatzerako aurreikusitako egutegia; hala ere, udako oporraldiaren ondoren berriro helduko diogu kanpainari, eta urte amaitu bitartean, 18 ikastetxetara joango gara.
Maiatzak 3: La Inmaculada Hijas de Jesus ikastetxea (Bilbo)
Maiatzak 4: San Martin ikastetxea (Santander)
Maiatzak 5: Amaiur Ikastola (Iruña)
Maiatzak 10: Markonzaga (Sestao)
Maiatzak 11: Sardinero (Santander)
Maiatzak 12:Zangotzako IK (Zangotza)
Maiatzak 17:BirjinetxeIkastola (Bilbo)
Maiatzak 18: Pintor Escudero Espronceda (Torrelavega)
Maiatzak 19: Otero de Navascues (Cintruenigo)
Maiatzak 24:Basauri ikastetxea (Basauri)
Maiatzak 25: San Juan Bautista La Salle (Los Corrales de Buelna)
Maiatzak 26: Monte San Julian (Tutera)
* 5 €ko deskontu-balea 30 € edo gehiagoko erosketak egiterakoan. Edozein dendatan erabil daitezke baleok, 2016ko azaroaren 30era arte.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.